50 urtetako zirrara eta kirol-magia (Gogoratzen al duzu?)

70 urte igaro dira Giuseppe Farinak Italiako Sari Nagusian garaipena lortu eta bat Formula 1eko lehen txapelketa eskuratu zuenetik. Gutxik imajinatzen zuten 1950eko udazken hartan kirol ikusgarrienetako baten historiako lehen orriak idazten ari zirela.

Nürbunrgring, Monako edo Spa-Francorchamps bezalako zirkuituak, Senna, Schumacher edo Alonso bezalako pilotuak eta Ferrari, Mercedes edo Lotus bezalako taldeak. Automobil-zirku ospetsuenaren parte diren izen propioak.

2006ko udan, Vital Fundazioa erakusketa-zentroa oso erakusketa bereziaren kokaleku izan zen. Ez da erraza monoplaza bat zirkuitu batetik kanpo ikustea, eta are gutxiago ibilgailu horrek F-1eko lasterketaren batean parte hartu badu. Ekuazioa zailagoa da nazioarteko tituluren bat gehitzen badiogu. Ezinezkoa dirudi Formula 1eko zazpi monoplaza mitiko ere izan genituela esatea, baina halaxe zan zen.

’50 urtetako zirrara eta kirol-magia’ erakusketak automobilismoaren benetako mitoen aurrean jarri gintuen, Mario Andrettiren Lotus 78 edo Fitipaldiren Lotus 72, munduko txapeldun egin zuena, besteak beste. Sennaren Lotus edo Fernando Alonsoren R25 ospetsua ere hurbildu zizkigun. Hainbat egunez, aretoa motorraren maitalez eta berrizalez beteta egon zen, Formula 1eko monoplaza bat nolakoa zen ikusi nahi izan zuten-eta.

Vital Fundazioak bideo-laburpen interesgarri bat berreskuratu zuen bere funts grafikoetatik, erakusketa hurbiltzeaz gain F-1en munduari buruzko informazioa eskaintzen baitigu. Hementxe duzue ikusgai.

‘50 urtetako zirrara eta kirol-magia’ erakusketa 2006ko uztaila eta abuztua bitartean egon zen jendearentzako zabalik.

Leihoaren argitalpenak jaso nahi badituzu eman ezazu izena gure newsletter zerrendan.