Zer da Leihoa

Ongi etorri Leihoara, mundura irekita dagoen Vital Fundazioaren leihora.

Leihoa bilera batean sortu zen, txiripaz ia-ia. Komunikazio-taldeko norbaitek Vital Fundazioak hurbilagoko prisma batetik komunika dezan txoko bat eratzeko bere ideia partekatu zuen. Beste pertsona batek talde osoa eragin zuen hitza aipatu zuen: partekatzea. Prestakuntza jardueran egunero topatzen ditugun historiak ikusarazteko Interneteko leku bat imajinatzen hasi ginen. Gure probintziarako interesgarriak diren gaiak nabarmentzeko gunea. Pertsona anonimo askoren lanari aitortza emateko bide bat. Bilera amaitu genuenean, bagenekien hura izango zela gure hurrengo urratsa online komunikazioari dagokionez. Hilabete batzuk geroago jaio zen Leihoa.

Leihoa webgune bat da, eta bertan artikuluak, erreportajeak, elkarrizketak edo gure jarduerarekin zerikusia duten eduki interesgarriak aurkituko dituzu. Gure jarduera ikusarazteaz gain, zugandik hurbil gertatzen diren errealitateak deskubritzen lagunduko dizuten historiak eskaintzea dugu helburu. Arabako gizarte ongizateari eusten laguntzen duten proiektuak ezagutu ditzazun balio duten historiak.

Aldian-aldian bisita gaitzazun gonbidatuta zaude. Harpidetza ere egin dezakezu, hartara, abisua jasoko duzu historia bat partekatzen dugun bakoitzean.

“Komunikazio zintzoa egian eta zuzentasunean oinarrituta eraikitzen da, baita elkarrekiko errespetuan oinarrituta ere”

Benjamin E. Mays.

Leihoaren argitalpenak jaso nahi badituzu eman ezazu izena gure newsletter zerrendan.