Vital uda

Uda etxetik mugitu gabe? Baditugu zuri eskaintzeko moduko hainbat plan, abuztua interesgarriagoa izan dadin. 

Abuztua esatean hondartza, aireporturako joan-etorriak, turismoa txankletatan eta klixe zerrenda luzea datozkigu burura. Baina, batzuetan, hau dela, bestea dela, beste mota bateko uda egokitzen da, hainbat arrazoirengatik, eta aurten gure lur ederretik asko mugituko ez diren pertsona horiei guztiei eskainia dago artikulu hau.

Izan ere, duela urte asko Vital Fundazioan argi dugu abuztua ondo pasatzeko garaia dela, zoazen lekura zoazela. Gustu eta adin guztietarako agenda prestatu dugu. Jar zaitez eroso, gure lurraldea modu seguruan ezagutuko dugulako eta ahalik eta modu jasangarrienean gozatuko dugulako.

Lehenengo geltokia: Andre Maria Zuria

Zer da zeruan ikusten ari naizen hori? Hegazkin bat? Mary Poppins al da? Ez! Abuztuaren 4an, urtero, Zeledon San Migel gainetik jaitsi eta Gasteizko jaien hasiera ofiziala egiten du. Andre Maria Zuriaren alaitasunak gainezka egiten du hirian, milaka gasteiztarrek eta bisitarik goza dezaten. Eta duela urte batzuetatik hona, jai horiek inoiz baino jasangarriagoak izan daitezen lan egiten ari gara. Nola? Ostalaritzan plastikoaren kontsumoa murriztu dadin borrokatzen.

Aurten, Gasteizko zabalguneko 60 lokalek baino gehiagok gure edalontzi berrerabilgarriak jarriko dituzte bezeroen eskura. Euro baten truke eskuratu dezakezu zeurea, eta kanpainari atxikitako lokal eta tabernetan entregatzen duzunean, dirua itzuliko dizute. Ekintza hau bultzatu genuenetik, milaka kilo plastiko erabiltzea saihestu dugu. Gure ingurumenari laguntzen dion keinu txiki bat da, eta guztiok gure ohiturak aldatzearen eta jasangarriago bihurtzearen garrantziaz kontzientzia gaitezen balio du.

Eta gure Jaibusa prest egongo da berriz ere, jaietan ehunka pertsona modu seguruan garraiatzeko. Nola? Dagoeneko ez duzula zerbitzu hori ezagutzen? Bada, jarrai ezazu irakurtzen.

Jaibusa: garraio segurua parrandazaleenentzat  

Udako hilabeteetan herriko jaiak ospatu eta gozatzen dituzten herriz beteta dago Araba. Imajina ezazu jai horietara modu seguruan joan zaitezkeela, autoa hartu behar izan gabe eta arreta garrantzizkoenean jarriz: primeran pasatzea. Bada, zorteko zaude, horretarako jartzen baitugu martxan udaro gure Jaibusa.

Zerbitzu honek hamarkadak daramatza gazteak herri artean garraiatzen, herri horietako festaz gozatzeko. Gure webgune ofizialetik pasatu, txartela erosi eta kito, ez da besterik egin behar. Etxera modu seguruan itzul daitezke, nekatuta dauden edo zer edan duten pentsatu gabe.

Eta gure lurraldeko herrietako jaiei buruz hitz egin dugunez, aprobetxa dezagun jaietarako programa polit horietako bat ikusarazteko. 

Azken etapa: Vital Araban zehar

Gure lurraldean 400 herrigune baino gehiago daude. Horietako batzuk benetan txikiak dira, eta, beraz, ikuskizunak ekartzea eta antolatzea oso zaila zaie. Tamalgarria da herri askok udan behintzat kulturaz gozatzeko aukerarik ez izatea.

Aurkeztu dezagun hortaz, ekuazio honen beste zatia. Badira ehunka artista eta musikari arabar, oso ospetsuak ez direnez, emanaldiak eta kontzertuak lortzeko egunero borrokatzen direnak. Arabako kultura agendan tarte bat izateko borrokan ari diren talde amateurrak eta profesionalak.

Vital Araban zehar ekimenak arazo bi horiek elkartu ditu irtenbide bateratua lortzeko. Udaro, hamarnaka udalerrik harrera egiten diete txoko guztietara alaitasuna eramaten duten Arabako ikuskizun mota guztiei. Kultura indartzen duen eta gure lurralde osoa irribarrez betetzen duen programa. Abuzturako jarduerak bilatzen ari bazara, albiste onak ditugu: proiektu hau ez da oporretan ixten, eta hitzordu ugari dituzu datozen asteetan.

Leihoaren argitalpenak jaso nahi badituzu eman ezazu izena gure newsletter zerrendan.