Dalí, urte danteskoa

Gaurko historiak XIV. mendera garamatza. Uste denez, 1321. urtearen inguruan, Dante Alighierik bere lan handia den Komedia Jainkotiarra/Divina Comedia amaitu zuen. Olerkariaren jaiotzaren zazpigarren mendeurrenean, Italiako Gobernuak bere figura goresteko ekitaldi eta ekintza batzuk antolatzea erabaki zuen, Alpeez haraindiko literaturako garrantzitsuenetako bat. Horien guztien artean azpimarratzekoa da Komedia Jainkotiarra/Divina Comediaren edizio bat sortzea, Salvador Dalí handiak ilustratua.

1957. urtean jaso zuen margolari katalanak enkargu hori eta atsegin handiz onartu zuen. Ez zitzaion asko kostatu Danteren laneko paradisu, purgatorio eta infernuan barneratzea, eta, denbora laburrean, ehun ilustrazio inguru izan zituen eginda. Dena zihoan trabarik gabe 700 urtez bereizitako bi jenio lotuko zituen proiektu hartan.

Hala ere, kontuak korapilatu egin ziren. Italiako herriak nahiko errezeloz hartu zuen bere Gobernuaren erabakia lan hori atzerriko artista bati eskaintzean. Jasotako presioen ondorioz, proiektua bertan behera geratu zen, eta obra bikaina amaitu gabe utzi zuten. Egia esan, lana amaitu egin zen, Dalík ilustrazioetan lanean jarraitu baitzuen, baina Komedia Jainkotiarra/Divina Comediaren edizioa ez zuen argitara eman Italiako Gobernuak.

Joseph Foret zen Dalíren editorea eta Danteren olerki epikoaren edizio bat kaleratzeko ideia iradoki zion, aurretik Kixotearekin egina zuen bezala. Artistak aurrera egitea erabaki zuen, are gehiago Pio XII.a aita santuaren babesa jaso zuenean. Lana ez zen erraza izan, ehun akuarela horiek xilografia bihurtu behar baitziren. Raymond Jacquet maisu zizelkaria eta bere laguntzailea, Toricco jauna, aritu ziren lan hura egiten eta eskuz landutako 3.500 egurrezko bloke behar izan zituzten.

Dalíren surrealismoa, literaturaren funtsezko lanetako batekin bat eginda, pertsona batek bertatik bertara eta zuzenean goza dezakeen uztartze distiratsuenetako bat da. Esperientzia hori bertatik bertara eta zuzenean goza dezakegu Vitoria-Gasteizen, eta Leihoatik gomendatzen dugu.

‘Dalí, urte danteskoa’ irailaren 19ra arte izango da ikusgai Vital Fundazioa erakusketa-zentroan.

Leihoaren argitalpenak jaso nahi badituzu eman ezazu izena gure newsletter zerrendan.