Bizitza ez da nahikoa

Ostera bat egin dugu Vital Fundazioa erakusketa-zentrotik, Xabier Egaña artistaren erakusketa berria deskubritzeko.

Ez dago esajeraziorik, Xabier Egaña (Areeta, Bizkaia, 1943) artearen XX. mendeko euskal panoramako figura garrantzitsuenetako bat dela esatean. Mende erdi luzea igaro da Vitoria-Gasteizen lehendabiziko erakusketa egin zuenetik, eta pintore bizkaitarrak ‘Bizitza ez da nahikoa’ aurkeztu du, 65 piezaz osatutako lan-multzoa, horietako batzuk orain arte inoiz erakutsi gabeak.  

Egin ohi dugunez, gure kamerak hartu ditugu eta erakusketatik osteratxo bat egin dugu.

Xabier Egañaren ‘Bizitza ez da nahikoa’ erakusketa abenduaren 1era arte izango da jendaurrean ikusgai, Vital Fundazioa erakusketa-zentroan.

Leihoaren argitalpenak jaso nahi badituzu eman ezazu izena gure newsletter zerrendan.