Espazioan marraztea eta zizelkatzea

Udazkenak arte garaikidearen zantzuak ekarri dizkigu. Picasso, Dalí, Miró edo Gargallo dira Vital Fundazioa aretoko erakusketa berri horretan dauden abizen ospetsuetako batzuk.

Beti da plazerra Vital Fundazioa bisitatzea. Bertan egiten diren erakusketek mota guztietako bitxiak hurbildu dituzte Vitoria-Gasteizera, barrokoko artistetatik hasita, formula 1eko mono plazetaraino. Aurten, arte flandriarrari buruzko erakusketa bikainaz gozatzeko aukera izan dugu, baita Alberto García-Alix argazkilariaren lanen hautaketa bat bildu duen erakusketa zoragarriaz ere. Udazkenak izen eta abizen ospetsuz betetako erakusketa ekarri digu. Dalí, Picasso, Miró, Barceló, Chillida edo Tàpies dira ‘Espazioan marraztea eta zizelkatzea. ICO bilduma’ erakusketan dauden egileetako batzuk.

Mila hitz idatz genezake erakusketa horri buruz eta, hala ere, ez ginateke azaltzera edo irakurleari hurbiltzera iritsiko. Horegatik, bertatik egindako ibilbidea utziko dugu iruditan, sarreratxoa izan daitekeena, bertatik bertara ikusi arte.

Espazioan marraztea eta zizelkatzea. ICO bilduma abenduaren 2ra arte Vital Fundazioa aretoan ikusgai izango den erakusketa da. Ez da ICO Fundazioarekin elkarlanean agin den lehenengoa, izan ere, 2015ean, areto berean, Pablo Picassoren Suite Vollard izan zen ikusgai.

Leihoaren argitalpenak jaso nahi badituzu eman ezazu izena gure newsletter zerrendan.